PRINTZIPIOAK

IRAKASLEEN GARAPEN PROFESIONALAREN PRINTZIPIOAK

Garapen profesionaleko programen helburua da aukera ematea irakasleei alor jakin batzuetan irakasteko gaitasun profesionalak garatzeko. IGPri buruzko ikerketaren gaur egungo joerek profesionaltzat jotzen dituzte irakasleak, eta IGPko programek ikasgela barruko beren gaitasunak hobetzeko aukera ematen diete; horretarako, irakasleen jardueran aldaketa pedagogikoak eragiten dituzten prozesuak lantzen dituzte programok.

  • Azken hamarkadan IGPren eremuan egin diren ikerketek erakutsi dute badirela printzipio batzuk garrantzitsu direnak irakasleen ikasketari laguntzeko eta beren gaitasunak garatzen laguntzeko. Oro har, IGPk irakasleen behar ugari asetzeko balio dezake: gaiak irakasteko modua eta pedagogia fintzeko, alor batzuetako beren eguneroko jarduna aldatzeko beharra ulertzeko eta ikasleei eraginkorrago ikasten lagunduko dieten aldaketak txertatzen laguntzeko beren eguneroko jardunean[1].
  • IG programen lekuarekin, formaltasun-mailarekin, maiztasunarekin eta iraupenarekin lotutako kontuak aztertu dira urteetan zehar programon eraginkortasuna hobetzeko. Badirudi eskolan oinarritutako programak lagungarriagoak zaizkiela irakasleei programak beren beharretara hobeto egokitzeko eta aldaketak beren eguneroko irakaskuntza-jardunera egokitzeko. Bestalde, bilerak maiz egiten dituzten IGPko programek (esaterako, hilean behin edo bitan) emaitza hobeak ematen dituztela dirudi. Programen iraupen osoarekin ere badu zerikusia alderdi honek. Programa luzeek emaitza hobeak dituzte, irakaskuntzaren inguruko aldaketek luze samar behar izaten baitute benetan zurkaizteko. Ikerketen arabera, irakasleek denbora behar dute jardunbide eta ezagutza berriak garatzeko, berenganatzeko, eztabaidatzeko eta inplementatzeko[2]., bai garapen profesionaleko jarduerak denboran banatzeko moduari, bai jarduera horietan emandako ordu-kopuruari dagokienez[3]. Irakasleak ikasitako eduki eta gaitasunak beren jardunean aplikatzen hasten direnean, garapen profesionaleko programa laburrek ez dute ematen jarraipena egiteko aukera askorik[4], ez dituzte asetzen irakasleen behar pedagogiko berriak eta aski urrun gelditzen dira eguneroko irakaskuntza-jardunetik[5].
  • Halaber, garrantzitsua da kontuan hartzea zenbateraino nabarmentzen duten IG programek irakasleen parte-hartze kolektiboa. Erantzukizun kolektiboa da ikasleen irakaskuntza-jarrera eta jarduna aldatzea[6], eta hori hobetzeko modu bat izan daiteke irakasleen, eskolako orientatzaileen, unibertsitateko ikertzaileen eta curriculumen garatzaileen arteko lankidetza sustatzea[7]. Bestalde, oso garrantzitsua da IGPko jarduerak ondo antolatu eta egituratzea. IGPko programa produktiboek aukera eman behar diete irakasleei haiek gero beren kasa garatu beharreko arloak identifikatzeko. Halaber, oso garrantzitsua da IGPko programen pauso eta prozesuetan aktiboki parte hartzen duten irakasle/parte-hartzaileek ez ikustea beren burua ikasle huts gisa baizik eta ikasten ari diren profesional gisa.

Aurretik esandakoa oinarri harturik, tresna ugari erabil ditzakete irakasle-hezitzaileek IG programen osagarri.

Besteak beste, hauek:

  • Hausnarketa-egunkariak.
  • Kideen arteko bilerak aurrez definitu gabeko gai-zerrendarik gabe.
  • Irakaskuntza-jardunean bildutako datuak.
  • Amaieran, ekitaldi bat, ezagutza, esperientziak eta trebetasuna partekatzeko.

ERREFERENTZIAK

[1] Adibidez, Fishman, Marx, Best, & Tal (2003). Baliabidearen izenburua. Hemendik hartua: ; Loucks-Horsley et al (2003). Baliabidearen izenburua. Hemendik hartua:

[2] Garet, Porter, Andrew, & Desimone (2001). Baliabidearen izenburua. Hemendik hartua:

[3] adibidez, Cohen & Hill (2001). Baliabidearen izenburua. Hemendik hartua ; Desimone (2009). Baliabidearen izenburua. Hemendik hartua: ; Garet, et al (2001). Baliabidearen izenburua. Hemendik hartua ; Opfer & Pedder (2011). Baliabidearen izenburua. Hemendik hartua:

[4] Penuel, et al. (2007) Baliabidearen izenburua. Hemendik hartua:

[5] Gross, Truesdale, & Bielec (2001). Baliabidearen izenburua. Hemendik hartua:

[6] Cochran-Smith & Lytle (1999). Baliabidearen izenburua. Hemendik hartua ; McLaughlin & Talbert (1993). Baliabidearen izenburua. Hemendik hartua:

[7] Gerard, et al. (2011) Baliabidearen izenburua. Hemendik hartua:

JARDUERA PILOTUA ESKOLETAN INPLEMENTATZEA ETA EBALUATZEA

“Irakasleen Garapen Profesionalerako Tresna Sorta” hau garatu zen irakasleei laguntzeko genero-berdintasuna gehiago kontuan hartzen eta, azken finean, genero-oreka lortzen ZTIM bokazioetan. Tresna-sorta honetan, zenbait irakasle-trebatzailek ebaluatutako 25 jarduera daude. Lehentasunen, eskaeren eta denbora-mugaren arabera, trebatzaile bakoitzak irakasleak trebatzeko egokien iruditzen zaizkion jarduerak aukeratzen ditu. Oro har, egun bateko jarduerak dira.

Irakasleak trebatzeko tresna-sorta 8 ariketa pilotutan aztertu zen 2016an (STIN proiektuko bazkide guztiek parte hartu zuten azterketa horretan). Elhuyar, Experimentarium, NTNU, St. Mary’s University College, Ustanova Hiša eksperimentov, NEMO, AS Cyprus College Limited eta Hacettepe University erakundeen txostenak erabili ziren orain esku artean duzun tresna-sorta fintzeko eta hobetzeko.