STING

Berrikuntza ZTIM Arloko Irakasleen trebakuntzan, genero-orekarako

Erasmus+ 2014-1-ES01-KA201-003688
2014-2017

logoak (sarrera)

STING proiektuak sustatzen du genero-kontzientzia txertatzea ZTIM arloko hezkuntzan, irakasleen garapen profesionalerako programa modular bat erabiliz.  Tresna-sorta gisa garatzen da programa. Irakasleen trebatzaileek eta irakasleek tresna-sorta hori erabil dezakete ZTIM arloko irakaskuntzan eta ikaskuntzan genero-kontzientzia handitzeko, bai eta beste irakasle batzuei laguntzeko ere beren jardun profesionalean generoa txerta dezaten.

ZTIM arloko ikasketetan, gizonezkoak dira nagusi oraindik ere. Arlo batzuetan, hala nola biologia-zientzietan, aurrerapauso handiak egin badira ere, oro har, emakumezkoak gutxi dira eta alboratuta daude beste arlo batzuetan, hala nola kimikan, ingeniaritzan, fisikan eta informatikan. Emakumezkoek aurrerapauso handiak egin dituzten arren, oraindik ere gutxiengoa dira diziplina gehienetan, eta ZTIM diziplinetan dauden emakumezkoen kopurua jaitsi egiten da adina/jarduna handitu ahala.

DD408882

Argazkia: © DigiDaan

Nahiz eta zientzietan parte hartzen duten eta nabarmentzen diren gizonezkoen eta emakumezkoen kopurua bertsua izan Lehen eta Bigarren Hezkuntzan, emakumezko gutxiagok hartzen dituzte ZTIM ikasgaiak ikasgai nagusi gisa institutuan, eta are gutxiagok lortzen dute ZTIM arloko graduren bat. Joerak berdin jarraitzen du, emakumezkoen ehuneko txikiagoak ikasten baititu goi-mailako graduak ZTIM arloetan, eta are gutxiagok lortzen baitituzte lanpostuak ZTIM arloetan.

Lizentzia: CC-BY- SA 4.0